Itxi

telebista

22:30, ETB2n eta eitb.eus-en

Gurtubay familia hizpide, gaur gauean, 'Origen' saioan

A.H. | EITB

Pilar Garcia Gurtubay Mexikotik etorriko da, eta besteak beste, Simon Gurtubay bakailao merkatari famatuaren senide ote den eta Alba familia aristokratikoarekin harremana duen ala ez jakingo du.

Gaurko 'Origen' saioak Pilar Garcia Gurtubay izango du protagonista. Pilar Mexikotik etorriko da bere arbaso euskaldunen gaineko informazio bila.

'Origen'ek haren familiaren jatorrizko tokiak ezagutzera eramango du, eta iraganera egingo duten bidaia horretan, Simon Gurtubay Bilboko bakailao merkatari ospetsuarekin egingo dute topo, baita Alba familia aristokratikoarekin ere, haiekin ahaidetuta baitago Pilar. Gainera, sorpresa handia jasoko du protagonistak: ustekabeko hitzordu jendetsu batera eramango dute.

Pilarren aita Euskal Herrian jaio zen, eta ama, aldiz, Mexikon. Dena den, beti gorde izan du bere jatorri euskalduna. Ostegun honetako saioak, beraz, bi emigrazio istorio kontatuko ditu, bata Garcia familiaren jatorriaren bila, eta bestea Gurtubay familiarenaren bila.

Garcia familiak Urretxutik ihes egin zuen gerra zibilaren garaian. Bidaia luze eta gogorra egin zuten Mexikora heldu arte, bigarren mundu gerratearen izugarrikeriatik ere ihes. Kontzentrazio esparruak gertutik ezagutu zituen erbestealdan Pilarren aitaren familiak. Gurtubay familia, bestalde, Bilbotik eta Basauritik dator, eta haien kasuan, ekintzaile izpiritua dago Mexikora egindako bidaiaren atzean.

Pilarrek Urretxu bisitatuko du, herriko kaleak, plazak eta erregistro zibila. Basaurira ere joango da eta bertan bere senideekin afalduko du.

'Origen' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

n.