Itxi

telebista

Zuzenean

Eibarretik pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Gainera, aizkora eta harri-jasotzaileen banakako kopa finalak, pilota afizionatuen Olazar Txapelketa eta palako Kutxabank ligako finalaurreko partida eskainiko dira.

Eibarreko pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, zuzenean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ezkurdia-Merino II/Altuna III-Barriola bikoteek binakako txapelketa jokatuko dute, eta gainera, Mendizabal-Martija/ Jaka-Merino eta Gorka-Cecilio/ Ugalde-Irusta partidak izango dira ikusgai. Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Goizean, Asteasun jokatutako aizkora eta harri-jasotzaile banakako Kopa finalak eskainiko ditu ETB1ek, Ibon Gaztañazpi eta Jose Etxebesteren eskutik, 12:15ean.

Horrez gain, bezperan, Zaldibarren jokatu zuten pilota afizionatuen Olazar Txapelketa finalak eskainiko dira, ETB4n, 12:00etan, Iñigo Aiestaran eta Enrique Agirrebeitiaren kontakizunarekin.

Ondoren, Fusto-Gordon eta Necol-Ibargarai bikoteen arteko pala partida eskainiko da, 13:45ean, ETB4n. Bilbon jokatutako Kutxabank Ligako finalaurreko partida izango da eta Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe egingo dute kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista