Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Caribe' audientzia-buru, estreinaldian

A.E.|EiTB

386.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioaren lehen atala.

'El Conquistador del Caribe' saioaren atzoko estreinaldia audientzia-buru izan zen. Lehen atalak % 16,8ko audientzia eta, batez beste, 172.000 ikus-entzule izan zituen. Lehiakide eta kapitainak aurkezteko balio izan zuen saioak 386.000 laguneko audientzia metatua izan zuen uneren batean EAEn eta eragin esparruan.

Interneten

eitb.eus-en eta sare sozialetan ere arrakasta handia izan zuen. Saioaren web berezira 32.000 erabiltzaile bakar sartu ziren, bertako edukiak eta saioa streaming bidez zuzenean ikusteko.

Facebooken estreinaldiarekin zerikusia zuten edukiek 160.000 lagun harrapatu zituzten. Facebook-eko web orriak ehunka iruzkin, 'Atsegin dut' eta 'Partekatu' izan zituen.

Twitter sarean, #conquisestreno joera bilakatu zen, eta gaueko gai komentatuenetako bat izan zen. Saioarentzat ohikoa da joera bihurtzea, baina ez da batere arrunta Estatuko etiketa guztiak hartzen baitira kontuan zerrenda egiteko, eta 'Conquis' saioaren jarraitzaileak ikus-entzule guztien % 5 baino ez dira. Kontu ofizialeko txioak, halaber, 170.000 aldiz ikusi ziren.

'Teleberri' eta 'Atrápame Si Puedes'

Bestalde, 'Atrápame Si Puedes' lehiaketak marka hautsi zuen atzo, % 15,8ko audientzia zatia eta 180.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortuz.

'Teleberri' albistegia ere, lider izan zen bere ordu-tartean, bai eguerdian bai gauean. Eguerdiko albistegiak % 25,3ko audientzia zatia izan zuen; batez beste, uneren batean 196.000 ikus-entzule eta 281.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen. Bestalde, gaueko albistegiak % 17,5eko sharea izan zuen; batez beste, 200.000 ikus-entzulek ikusi zuten, eta uneren batean 379.000 ikus-entzulek egin zuten bat 'Teleberri 2'rekin.