Itxi

telebista

22:30ean

'Knight and Day' akziodun pelikula, gaurko 'La Noche De...' saioan

A.H. | EITB

Saioak Denzel Washington aktorearen ibilbidea errepasatuko du, eta, horrez gain, Txinako Harresi Handiaren historia aztertuko du Hollywoodeko pelikulen bitartez.

'La Noche De...' saioak Knight and day akziodun pelikula eskainiko du gaur gauean. Tom Cruise eta Cameron Diaz aktoreek elkarrekin egoera oso berezi eta arriskutsuetan topo egingo duten bi ezezagunen papera egingo dute. Felix Linaresek pelikularen aktore zerrendaren eta filmazioaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Denzel Washington aktorearen ibilbide profesionala errepasatuko du. Izan ere, Fences pelikulan egindako lanarengatik aktore onenaren Oscar saria jasotzeko izendatu dute. Igandean banatuko dituzte Oscar sariak; aurretik, ikus-entzuleek euren aktore eta pelikula gogokoen alde boto emateko aukera izango dute saioaren webguneko La quiniela de los Oscar zozketan.

Bestalde, Aquí no se tira nada atalak Hollywoodeko hainbat pelikulatan erabiltzeko birziklatu diren hainbat objektu erakutsiko ditu; oraingoan, Arnold Schwarzenegger aktorearen pelikula batzuetan erabiltzeko birziklatu direnak.

Amaitzeko, 'LND' saioak Txinako Harresi Handiaren historia azalduko du Hollywoodeko pelikulak oinarri hartuta. Harresiaren inguruko hainbat mito eta kondaira daude. Egia al da espaziotik ikus daitekeela eta estralurtarren laguntzarekin eraiki zela?

'La Noche de... Noche y día' gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.