Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' audientzia-buru ordutegi nagusian, berriz ere

A.H. | EITB

Realityak %15,5eko audientzia-zatia eta 308.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen astelehenean.

'El Conquistador del Caribe' audientzia-buru izan zen berriro astelehenean, ordutegi nagusian. Abenturaren bederatzigarren atalak %15,5eko audientzia-zatia eta 308.000 audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin-eremuan.

Adrianak Esti kanporatu zuen asteleheneko atalean. Leirek, gainera, dueluaren aurretik utzi zuen abentura, eta horrek areagotu egin zuen talde gorriaren krisialdia.

Bederatzi astez jarraian izan da 'El Conquistador' audientzia-buru, eta denboraldi osoan audientziaren babesa jaso du, batez beste, %16,4ko sharea eta 342.000 ikus-entzule lortu baititu.

eitb.eus eta sare sozialak

'El Conquistador del Caribe' saioak eitb.eus-eko web berezian eta sare sozialetan izandako arrakastak milaka lagun erakarri zituen.

#conquis9 etiketa joera bilakatu zen Twiterren, Estatu mailan. 'El Conquis' joera izan da denboraldiko bederatzi emanaldietan. Astelehen gauean, @el_conquis kontu ofizialeko txioek 70.000 inpresio baino gehiago izan zituzten.

Facebook bidez, 27.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat 'Conquis'eko edukiekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista