Itxi

telebista

Aurrerapena (11. atala)

'Otto' urakanaren arrastoak, gaur, 'El Conquistador del Caribe'n

EiTB

Karibeko eguraldiak bere alderik gogorrenetakoa erakutsiko du ETBko saioan. Oraindik iritsi ez bada ere, urakanaren eragina nabarituko dute urdinen kanpalekuan.

Karibeko eguraldiak gaurko "El Conquistador del Caribe" saioa baldintzatuko du. Otto urakana gertu izango izango dute lehiakide zein antolatzaileek, eta, batik bat, urdinen kanpalekuan nabarituko dute.

Ez daude kanpaleku oso pobrean, kanpalekurik txarrenean, eta, hala ere, urdinen taldea kili-kolo dago. Horrez gain, kanpalekua bera tranpa hilgarria bilakatuko zaie, batik bat Otto urakana gero eta gertuago dagoelako. Hasieran anekdota gisa hartuko dute lehiakideetako batzuek, baina laster ohartuko dira errealitatea zein krudela izan daitekeen.

Otto iritsi eta horren eragina jasan baino lehen, urdinetako batek amore eman nahi du. Ikusiko dugu ekaitza bere indar guztiarekin iristen denean zer gertatuko den.

Bitartean, urdinen zorigaitzak apur bat poztu ditu gorriak, baina ez pentsa horiek askoz hobeto daudenik! Kanpaleku oso pobrea, dagoen okerrena, betiko bizilekutzat hartzen hasi direla ematen du. Erkuren taldea animoa galduta dago, eta ez dute argirik ikusten tunelaren amaieran.

Bi talde horiek argi dute konponbide bakarra zein den; berdeak Conquistadorreko resort-etik kanporatzea. Horretarako, baina, hurrengo immunitate-jokoa irabazi beharra daukate.

Branka-hagan ekilibrioa ("kaiukoen jokoa") "Conquis"eko jokorik zailenetakoa da, kontrakoa ematen badu ere. Kideak arraunean ari diren bitartean, ontziko branka-hagan erori gabe eustea ia ezinezkoa da, eta ahalegin fisiko eta mental handia eskatzen du. Gure abenturazale bizkorrenen amarruek eta azpijokoek, gainera, giroa asko berotuko dute hurrengo atalean.

'El Conquistador del Caribe' astelehenero izaten da ikusgai, 22:15 aldera, eitb.eus-en eta ETB2n. Aurreko atalak, baina, EiTB Nahieran atarian daude eskuragarri.