Itxi

telebista

Txirrindularitza

Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E.|EiTB

Iruñea eta Eltziego arte 173 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek.

Gaur, arratsaldeko 15:00etan hasita, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliarekin bat egingo du Euskal Telebistako lehen kateak. Iruñea eta Eltziegoren artean 173 kilometrotako ibilbidea egingo dute txirrindulariek lasterketaren bigarren etapa honetan.

Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga eguneko helmugan izango dira lasterketaren kontakizuna egiteko eta Alfonso Arroiok motorretik jarraituko du itzulia.

Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango da.