Itxi

telebista

22:15ean

La Kaxer eta David Seco, aurrez aurre, gaurko 'El Conquis' eztabaida-saioan

A.E. | EiTB

Dueluan parte hartu zuten lehiakideak kanpamentura itzuli zireneko irudi berriak erakutsiko dituzte, baita Saioak Maddi kanporatu zuela jakitean izandako erreakzioak ere.

La Kaxer izango da gaur 'El Conquis' eztabaida-saioko protagonista, Alex eta Saioaren aurkako duelua galdu eta kanporatua izan ondoren. Getariako soroslearekin azken batzarrean izan zuen ika-mikak zeresan handia eman zuen, eta Maddik azalpenak eman beharko ditu Saioarekin eta David Seco bere kapitainarekin izan duen harremanaz.

Gaurko saioan, dueluan pate hartu zuten lehiakideak kanpamentura itzuli zireneko irudi berriak erakutsiko dituzte, eta baita Iñakik, Izetak eta gainerakoek Saioak bere lagun handia kanporatu duela jakitean izandako erreakzioa ere. Maddik abentura amaitzean Gotzoni esandakoak entzungo ditugu, eta datorren asteko atalaren aurrerapena errepasatuko dute.

Gainera, saioko lehiakide gogokoena aukeratzeko lehen astea itxiko dute. Boto gutxien eskuratu dituzten hiru lehiakideak kanporatuko dituzte, eta Ternua etxeko motxila bat zozkatuko dute eitb.eus-en bidez parte hartu duten jarraitzaile guztien artean.

La Kaxerrez gainera, Gotzon, Isa, Eneko, Manu Maritxalar, David Seco eta Iñigo izango dira saioan. Halaber, Humberto Gutierrezek pertsonaia berri bat ekarriko du.

Astero legez, Joseina Etxeberriak musikaz girotuko du platoa, eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan 'El Conquis'en inguruan zabaldutako alerik onenak komentatuko ditu.

'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

strong>.