Itxi

telebista

Udazkenean saio berria

ETB2k 'Juego de Cartas' saioa estreinatuko du udazkenean

A.E.|EiTB

Sukaldaritza espezialitate bera duten Euskal Herriko lau jatetxe aurrez aurre izango dira, eta lehiakideek erabakiko dute, aurkezlearekin batera, zein den onena.

  • Juego de cartas saioa

    Juego de cartas saioa

Laster, Magnolia eta New Media Euskadi ekoiztetxeak eta Euskal Telebista 'Juego de cartas' sukaldaritza lehiaketa grabatzen hasiko dira. 'My Restaurant Rocks'  saioaren egokitzapena izango da ETB2k eskainiko duena. Udazkenean izango da ikusgai tarte berria.

Magnolia TVk TV3rentzatk egindako 'Joc de Cartes' arrakastatsuaren ondotik (ostegunetann 22:35ean dago ikusgai, eta oso audientzia-emaitza onak ditu), ekoiztetxe hori bera, New Media Euskadi eta ETBrekin batera, saioaren egokitzapena lantzen ari da.

'Juego de Cartas' saioan, astero, sukaldaritza espezialitate bera duten Euskal Herriko lau jatetxe aurrez aurre izango dira, eta lehiakideek erabakiko dute, aurkezlearekin batera, zein den onena.

'My Restaurant Rocks' saioa Red Arrow Internationalek zabaldutako formatua da. Oraingoz, Italian, Alemanian, eta Frantzian egokitu dute eta ikus-entzule audientzia-datu garrantzitsuak eskuratu ditu.