Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'El Conquistador del Fin del Mundo 14'ren bideocastinga, abuztuaren 31 arte

telebista

Abuztuaren 31 arte

Bideo-castinga, 'El Conquistador 14' saioan sartzeko azken aukera

I. A. | EITB.EUS

2017/07/12

Aurrez aurreko casting guztiak bukatuta, saioan sartzeko azken aukera bideo-castinga bidalita izango da. Abuztuaren 31 arte izango da online castingean parte hartzeko aukera.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

"El Conquistador del Fin del Mundo 14" saioan parte hartzeko aurrez aurreko castingak Iruñetik, Gasteiztik, Donostiatik eta Bilbotik igaro dira, baina, horietan egoterik izan ez baduzu, oraindik ere baduzu aukera telerrealitate saioan parte hartzeko: bideo-casting bidez.

Zabalik jarraitzen du 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren ONLINE CASTINGera bideoak bidaltzeko epeak. Abuztuaren 31 arte izango da bideoak bidaltzeko epea saioak eitb.eus-en duen webgunean dagoen formulario baten bidez. Bideoan bere burua aurkeztu beharko dute lehiakideek, eta bere abilezien berri eman beharko dute.

Izaera abenturazalea izatea eta kirola eta bidaiatzea gustuko izatea eskatuko zaie parte-hartzaileei. Hala ere, mota guztietako lehiakideen bila dabiltza arduradunak: kirolariak eta fisikoki indartsuak direnak, umoretsuak eta erakargarritasunen bat dutenak... Denek dute "El Conquistador del Fin del Mundo"ko hamalaugarren edizioko lehiakide izateko aukera.

Gaitasun fisikoak izatea abantaila dela dirudien arren, arduradunek ez dute hori bilatzen. Argi dago "El Conquistador"eko baldintzak gogorrak direla, baina gaitasun fisikoa ez da ezinbesteko ezaugarria egoera zailei aurre egiteko. Egoera ezberdinen aurrean aurpegia eman eta ezkutatzen ez diren pertsonak bilatzen dituzte, horiek baitira abenturan urrunen helduko direnak.

Online castingean arrakasta izateko 7 gakoak

Joxan Goñi eta Txema Montoya "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren zuzendariek zenbait gako eman dizkigute zure castinga gainerako bideoen artean nabarmentzeko. Hona hemen zerrenda:

1. Oso jostalaria eta dibertigarria izan dadila. Bideoa ikusterakoan hau esateko gogoa eman behar digu: "Ikusten geldituko naiz, ezin hobea da eta".

2. Originala izan dadila, inoiz ikusi gabeko castinga.

3. Zaindua izan dadila. Maila oso handia duten bideoak daude.

4. Pertsonaia ezagun bat ager dadila eskatzen zu lehiakide izateko.

5. Lehiakidegaiak erakuts dezala egiten dakien zerbait berezia.

6. Lehiakidegaiak ez dezala esan "nire lagunen laguna naiz", hori ezinbestekoa da.

7. Lehiakidegaiak ez dezala esan "inoiz ez dut tranparik egingo"; izan ere, hori gezurra da.

Bideo-castinga bidai zuten zenbait lehiakideren adibidea

Oraindik ez badakizu zer nolako bideoa prestatuko duzun "Conquis"eko webguneko formulariotik bidaltzeko, hona hemen gure konkistatzaileetako batzuk saioan sartzeko bidali zituzten bideoak.

Alex Ortega "El Conquistador del Caribe"ko talde urdineko lehiakideak lagunei esker lortu zuen saioan sartzea. Haren kuadrillak "Gaztea Box" saiora bidali zuen oriotarraren bideo-castinga, eta handik haren aldeko kanpaina egin zuten. Gogora dezagun nola jakin zuen "Conquis"en izango zela.

 

 

Hona hemen Alexek egin zuen bideo-castingaren zati bat.

 

Hau da Saioak lehiakide izateko bidali zuen bideoa

 

Aitor Zabalza "El Conquistador del Amazonas" saioko pirainen taldeko lehiakideak arrantzarako eta ehizarako dituen abileziak erakutsi zituen bere bideoan.

 

Ainhoa Gomez ere telerrealitate saioaren 12. edizioan izan zen, jaguarren taldean, eta Ingalaterratik bidali zuen bideoa, han bizi baita.

 

Azkenik, ezin ahaztu Nakorrek bidalitako bideoa. Zazpigarren edizioko irabazlea izan zen.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Pintxo & Pote Mikel Elizegi eta Asier Hormaza pintxoz pintxo Pintxo & Pote
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena