Itxi

telebista

22:00etan

'Miss agente especial' filma, gaur gauean, ETB2n

Akzioa eta komedia lotzen dituen film hau Donald Petriek zuzendu du, eta Sandra Bullock, Michael Caine eta Benjamin Bratt ditu protagonista.

ETB2k Miss agente especial (Miss Congeniality, 2000) filma eskainiko du gaur gauean, uztailak 22. Akzioa eta komedia lotzen dituen pelikula hau Donald Petriek zuzendu zuen, eta Sandra Bullock, Michael Caine eta Benjamin Bratt ditu protagonista.

Sandra Bullock aktorea Gracie Hart da filmean, FBIko agente baldar xamarra. Misio batean hanka sartu duenez, administrazio lanak egiten ari da orain. Alabaina, terrorista batek FBIri gutun bat bidaliko dio, hurrengo atentatua non egingo duen asma dezaten. Unitateko buruak, Harry Mackdonaldek (Ernie Hudson), Eric Matthewsi (Benjamin Bratt) emango dio kasu horren ardura, eta hark (Gracieren laguntzaz) eta haren taldeak Miss Estatu Batuak lehiaketan agente bat infiltratzea erabakiko du, hura izango baita terroristen hurrengo jomuga.

Miss Agente Especial filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:00etan, ETB2n.