Itxi

telebista

Zaku handia

'Dale una Vuelta'k bere historiako zakurik handiena emango du gaur

EITB

Lehiaketa estreinatu zenetik, astero, biltzen joan den 25.000 euroko zaku handia eramango du bikote irabazleak etxera.

Andoni Agirregomezkortak aurkeztuta, 'Dale una Vuelta' lehiaketak bere historiako zakurik handiena banatuko du astearte honetan: 25.000 euroko saria, hain zuzen ere.

Hiru bikote jarriko dira aurrez aurre astearteko saioan, baina bikote bakarra helduko da finalera. Finalistek pertsonaia ezagun baten inguruko hamar galderari erantzun beharko diete zakua irabazteko. Lehiaketa estreinatu zenetik, astero bildu izan den bote handia eramango du bikote irabazleak etxera.

Andoni Agirregomezkorta aktoreak gidatutako lehiaketa barrabasa irabazteko, galdera dibertigarriak, joko lotsagabeak, osatu beharreko panelak, eta bukatzeko, adrenalinak gora egiteko amaiera probak gainditu beharko dituzte lehiakideek.  Horretarako, ezagutza, sena eta odol hotza beharko dute.

On Time eta Pausoka ekoiztetxeen artean ekoiztutako 'Dale una Vuelta' lehiaketa, astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai ETB2n, 19:30etik aurrera.

ra.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista