Itxi

telebista

EiTB Focus

EiTB Focus berria, gaur, hauteskunde autonomikoen gaineko boto-asmoaz

EiTB

Herritarrek euskal alderdi eta lider politikoei buruz duten iritzia eta hauteskunde autonomikoen gaineko boto-asmoa azalduko ditu ikerketaren atal berriak, urriaren 18an.

0:14

EiTB Focus inkesta publikoaren urteko hirugarren atalaren datu berriak argitaratuko dituzte EiTBko hedabideek gaur.

Gizaker enpresak egindako inkesten arabera, herritarren EAEko hauteskunde autonomikoetarako boto-asmoa eta euskal alderdi eta lider politikoen gainean duten iritzia emango dira ezagutzera. Berebat, legealdi honetan alderdi politikoek izan duten jokaera neurtuko dute.

EiTBko hedabideek informazio tarte bereziak eskainiko dizkiote datuen analisiari.

Aurrekoan, Kataluniako prozesuak Euskadin piztu duen interesa eta sortu dituen iritzien inguruko datuak azaldu zituen EiTB Focusek. Aste honetako inkestak eremu eta lagin berdinak erabili ditu: Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban 1.200 pertsona elkarrizketatu dituzte guztira.

Datuak 14:00etatik aurrera emango dira EiTBko hedabideetan: ETBko albistegietan, Radio Euskadin, Euskadi Irratian, Radio Vitorian eta eitb.eus-en. Halaber, arratsaldeko 'Ahoz Aho' eta 'El Programa de Klaudio' saioetan, ikerketaren emaitzak aztertuko dituzte.