Itxi

telebista

20:00etan

Gesaltza Añanan izango da gaur 'Historias a Bocados'

EITB

Ander Gonzalezek Arabako udalerria bisitatuko du eta bertako biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

'Historias a Bocados' saioa Gesaltza Añanan izango da gaur -larunbata-, eta Ander Gonzalez bertako auzokideak ezagutu eta haien istorio gastronomikoekin gozatuko du.

Gatzagak berritzeko berreraikitze prozesua bultzatu dute auzokideek. Edorta Loma gatzagile nagusiak ondo ezagutzen du burutzen ari den berrikuntza prozesu hori eta Ander Gonzalezi erakutsiko dio gatzagen inguruan jakin beharreko guztia eta gainera, bakailaoa pil pil erara eta bizkaitar erara prestatuko dio.

Bestalde, Asun Iturralde 82 urteko emakumeak, herriaren istorioa azalduko dio eta bertako biztanle gehienak gatzagekin izan duten harremana azalduko du. Bere haurtzaroa, gaztaroa eta helduaroa gogoratuko ditu Anderrekin, kardulatzak arrautzekin jaten dituzten bitartean.

Amaitzeko, Gesaltza Añanan dagoen jatetxe bakarrera joan da Ander, Palacio de Añanara, hain zuzen ere, eta jatetxearen bi jabeak ezagutuko ditu Bea Gorbea eta Nicolas Cabrera. Eslako haraneko txuletarekin egindako brotxeta jango dute.

'Historias a Bocados' gaur emitituko da, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.