Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Olatzagutian izango da arratsaldean

A.E. | EiTB

Ander Gonzalezek bertakoen sukaldaritzaren inguruko kontuak bilduko ditu.

  • Ander Gonzalez, Karrantzari buruzko saioan. (Argazkia: EiTB)

    Ander Gonzalez, Karrantzari buruzko saioan. (Argazkia: EiTB)

'Historias a Bocados' saioak Olatzagutira egingo du bisita gaur, bertokoen sukaldaritzaren inguruko kontuak biltzeko.

Hasteko, Pako Aldasororekin egongo da Ander. Altsasuarra da Pako, eta bizi guztia eman du Olatzagutian harakin. Dagoeneko erretiroa hartu du, baina harakina da oraindik. Biek oso une atseginak pasatuko dituzte elkarrekin. Nafarroako alderdi honetan hain onak diren hestekien berri izango du Anderrek Pakoren eskutik.

Angel Herrero, halaber, erretiroa hartuta dago, eta Pacori jazotzen zaion gauza bera gertatzen zaio. Aisialdian, baratzean eta abere artean ematen du eguna.

Mari Jose Lopez de Goikoetxea eta horren senarra Clinker jatetxearen jabeak dira. Portland zementu enpresarekin lotura handia du jatetxeak, lantegiak eraiki baitzuen, beste erabilera bat eman bazion ere. 80ko hamarkadan, hain zuzen ere, diskoteka ere izan zen.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 20:00etan.

rong>.