Itxi

telebista

Kirolak

Altsasuko pilota jaialdia, zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.| EiTB

Halaber, herri kirolen tartea birritan zabalduko dute, sokatira eta aizkolari lehia bana eskaintzeko.

Gaurko pilota-emankizuna Altsasutik egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Ohi denez, 17:00etan hasiko da eta partida hauek jokatuko dira: Promozio Txapelketako Arretxe II-Iturriaga / Dario-Irusta eta Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe / Ezkurdia-Zabaleta. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

Igandeko kirol eskaintza osatzeko herri kiroletako bi emanaldi izango ditugu. 11:30ean, goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketari egingo diote tartea, 600 kiloko finala eta 500 kiloko 2. jardunaldia eskaintzeko. 16:00etan, aizkolarien Binakako Eusko Label sariko finalerdia izango dugu ikusgai: Mugertza II-Otaegi / Azurmendi-Rekondo.

Goizeko kontakizuna Juanan Legorburuk egingo du Jose Luis Garaiar lagun duela. Arratsaldekoa, berriz, Ibon Gaztañazpik Joxe Etxebesterekin batera.