Itxi

telebista

'El Conquis'en 19. atala

Odei eta Meltxor 'El Conquis'en final handitik kanpo gelditu dira!

EiTB

Seleta, Aiora, Zuriñe, Eider eta Gotzon izango dira finalean. Seletak irabazi du labirintoaren jokoa eta Gotzon finaletik kanpo gelditzekotan izan da enbor hezeetan gora egiteko dueluan.

Odei eta Meltxor "El Conquistador del Caribe" saioaren final handiaren atarian gelditu dira Gotzon erregaitzaren aurkako duelua galdu ostean. Donostiarrak azken unean lortu du finalerako txartela. Beraz, Seleta, Aiora, Zuriñe eta Eider gainerako finalistei lanak zailtzen izango da finaleko azken borrokan.

Abenturako duelurik garrantzitsuena itogarria izan da. Hiru lehiakideetako batek ere ez zuen finaletik kanpo gelditu eta "El Conquistador" saioaren zerrendarik gorrotatuenean egon nahi. Baina, banbu enbor hezeetan gora egiteko zailtasunak eta abenturan zehar metatutako nekeak ia-ia hirurak utzi ditu finaletik kanpo. Gotzonek, bere betiko erara, ahalegin handiak egin ditu eta enborra igo du ozta-ozta bere ametsera iristeko ateak zabaldu dizkion banderatxoa hartzeko.

Odei eta Meltxor oso bide desberdinetatik iritsi dira azken duelura baina, azkenean, ondorio bera izan dute.

Asteasukoa zeharka-meharka ibili da immunitate jokoan finalerako txartela lortu ez duen unetik. Saltsan ibiltzeko eta gaiak korapilatzeko duen ahalmenak ez du mugarik, baina Zuriñek eta Aiorak gauzak argi zituzten eta ez dute Eider traizionatu.

Meltxorrek, aldiz, txintik esan gabe onartu du bere patua eta gogo handiz baina zalantzati joan da finalera.

Ez dago zalantzarik neskek oso ongi jokatu dutela eta horregatik irisi direla final handira Gotzonekin eta Seletarekin batera. Berriatuarrak, banakako labirintoaren immunitate jokoa irabazi ostean, ordu goxoak igaro ditu E egunera iritsi aurretik.

Seletak, Aiorak, Zuriñek, Eiderrek eta Gotzonek final oso gogorra eta berdindua izango dute jokoan. Abenturan zehar bostek erakutsi dute edonolako probei aurre egiteko prest daudela eta, zalantzarik gabe, finalak eskatuko duten maila izango dute. Ikurrina lortzeko indarra eta teknika izateaz gain, burua ere asko erabili beharko dute.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren final handia, astelehenean, maiatzak 28, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.