Itxi

telebista

22:30ean

'Operación Ciudadanos: ¿qué hay detrás?' erreportajea, gaur, ETB2n

EITB

Euskal Telebistak Eider Hurtado kazetariak astero aurkeztuko duen '360º' erreportaje saioa estreinatuko du.

Gaur, ekainak 3, '360º' ikerketa erreportaje saio berria estreinatuko du ETB2k, Eider Hurtado kazetariak gidatuta. Aktualitate politikoan barrena murgilduko da igandeko saioa, gaur egungo fenomeno politikoa ikertzeko, Albert Riveraren Ciudadanos alderdia, hain zuzen ere. Operación ciudadanos: ¿Qué hay detrás? erreportajeak alderdiaren estrategia politikoa, ekonomikoa eta mediatikoa aztertuko du, bere arrakastaren gakoak azalduz.

Eider Hurtado Madrilera eta Bartzelonara joango da, enpresa handiek Ciudadanosen hazkundean jokatu duten papera ikertzera. Ciudadanosek Ibex 35-eko enpresen beharra dauka? Ala alderantziz, enpresa handiek Ciudadanos bezalako alderdi bat behar ote dute?

Manuel Conthek, Ibex-eko enpresari eta CNMVko presidente ohiak, eta Angel de la Fuentek, FEDEAko zuzendari exekutiboak, galdera hauei erantzuna emango diete. Establisment-ak aldaketa politikoaren defendatzaile dirudien aktore politiko berria behar du, sistemaren funtzionamendua mantentzeko.

Jose Manuel Vollegas, Ciudadanoseko buruzagia alderdiaren gaineko itzalen inguruan arituko da. Villegasek 2009an ultraeskuineko Libertas alderdia sortu zuen eta Europako hauteskundeetara aurkeztu zen, finantziazio iturri garrantzitsu baten truke. Edozer gauzak balio du presidentetza lortzeko?

Zergatik da Albert Rivera politikari erakargarria? Jose Bono Kongresuko presidente ohiak, adibidez, Riveraren lagun mina dela adierazi du, eta Riverak Espainiako batasuna inork baino hobeto defendatzen duela aitortu du. Ideia horrek Espainiako muturreko sektore ultrak erakartzen ditu, eta gainera, autonomien kontrako hainbat mezu bidaltzeko erabiltzen dute, horien artean, Euskadiko Kontzertu Ekonomikoaren kontrakoak. Euskadiko kupoa erasotzean zer probetxu ateratzen du C's alderdiak?

Amaitzeko, alderdiaren estrategia politiko hori nola finantzatzen den jakin nahiko du saioak. Horretarako, Inmaculada Sanchez alderdiaren finantzaketan irregulartasunak salatu dituen C's-eko kide ohiarekin hitz egingo dute. Gainera, Carlos Delgado, Albert Rivera es un lagarto de V liburuaren egilearekin ere izango dira.

'360º' saio berria Operación Ciudadanos: ¿Qué hay detrás? erreportajearekin estreinatuko da gaur, 22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista