Itxi

boxeo izarrak

Boxeoa

Jon Fernandez eta Lejarragaren borrokaldiak ikusgai, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Gainera, Roman-Miura norgehiagoka ikusgarria eskainiko du saioak ostiral gauean, 00:45etik aurrera.

  • lejarraga

Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak, orain hamabost egun New Yorken Jon Fernandezek eta Kerman Lejarragak egin zituzten borrokaldien laburpenak eskainiko ditu.

Horrez gain, Miguel Roman eta Takashi Miura boxeolarien arteko neurketa ikusgarria ere bai. Miura japoniarra bost bider izan da munduko tituluaren jabe. Roman mexikarrak, ostera, bitan jokatu du Munduko txapelketa, baina ezin izan du gerrikorik eskuratu. Norgehiagoka honetako garaileak berriro txapelketa jokatzeko aukera izango du.

Azkenik, Violeta Gonzalez, Látigo Perez eta Saul Luna euskal boxeolariek joan den ostiralean Bilbon egin zituzten borrokaldiak eskainiko ditu saioak.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:45etik aurrera ETB1en.