Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Zakua

Donostiara joan da 'Burubero'ko 11.800 euroko zakua

EiTB

Oihane Mendizabalek eskuratu du, azken probara sei aldiz iritsi ostean.

8:32

'Burubero' saioak bere hamabigarren zakua banatu du astelehen honetan. 11.800 euroko zakua irabazi du Oihane Mendizabal lehiakideak. Bere hamahirugarren saioan eta azken probara sei aldiz iritsi ostean eskuratu du zakua.

Oihanek 23 urte ditu eta Donostiakoa da. Historian lizentziatua da, eta Trebakuntza Pedagogikoko Ziurtagiria atera nahian ari da. Kirola egitea eta lagunekin egotea gustatzen zaio. Zakua irabaziko balu, Europako hiriren bat bisitatu nahiko lukeela komentatu zuen. Orain badu aukera!

Gainera, zakua irabazi duen arren, Kike Amonarrizek aurkezten duen lehiaketan parte hartzen jarraituko du, eta diru gehiago irabazteko aukera izango du.

Guztira hamabi dira 'Burubero'n orain arte banatu diren zakuak. 27.000 euroko zakua da orain arte banatutako potoloena. Horrez gainera, beste hainbat sari ere banatu dira.