Itxi

Euskalduna naiz eta zu?

Euskalduna naiz eta zu?

Euskalduna naiz eta zu?

22:15ean

Eskolara bueltatuko dira, gaur, 'Euskalduna naiz, eta zu?' saioan

EiTB

Adin ezberdinetako 20 aurpegi ezagunek ikaskideez, irakasleez, ibilaldiez eta umetako bizipenez hitz egingo dute gaur gauean.

0:23

Gaurko 'Euskalduna naiz, eta zu?' saioan eskolaz arituko dira. Zein esperientzia bizi izan ditugu euskaldunok eskolan? Gaur egungo eskolez eta garai batekoez arituko dira hitz egiten. Ikaskideez, irakasleez, ibilaldiez, umetako bizipenez … Horretarako, adin ezberdinetako 20 aurpegi ezagunek beraien esperientziak eta anekdotak kontatuko dituzte saioan zehar.

Ikusleek behin baino gehiagotan esango dute 'hori niri ere pasa zait' esaldia. Euskal Herriko etxe askotan errepikatzen diren eszena barregarriei esketx bidez aterako diete punta Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreen eskutik. Horrez gain, Katixa (Nerea Arriola) youtuberraren mihi zorrotzak eta Unai Gaztelumendiren marrazki bikainek, ezin hobeto gure buruari barre egiteko motibo asko emango dituzte.

Gaurko gonbidatuak Xabier Amuriza, Jon Plazaola, Onintza Enbeita, Xabier Saldias, Iñaki Artola, Julen eta Antton Telleria, Zuriñe Hidalgo, Aitzol Atutxa, Maider Unda, Alex Sardui, Joseba Apaolaza, Josebe Iturrioz, Jon Maia, Itziar Aizpuru, Asier Odriozola, Maixa eta Ixiar dira.

'Euskalduna naiz, eta zu?' saioa gaur, 22:15ean, izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.