Itxi

Euskalduna naiz eta zu?

Euskalduna naiz eta zu?

Euskalduna naiz eta zu?

22:15ean

Familia hizpide, gaur gaueko 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioan

A.H. | EITB

Gonbidatuek familiarekin lotutako pasadizo eta anekdota dibertigarriak kontatuko dituzte, euskal familien umorezko erradiografia osatuz.

0:19

Gaurko 'Euskalduna Naiz, eta Zu?' saioan, familiaz arituko dira, topiko zaharrak desegin, eta gaur egungo euskaldunen umorezko erradiografia egingo dute. Nolakoak dira euskal familiak? Gurasoak, anai-arrebak, familiako egun bereziak, opor garaiak... Familiarekin lotutako pasadizo eta anekdota ugari azaleratuko dira saioan.

Horretarako, adin ezberdinetako 20 aurpegi ezagunek beraien esperientziak kontatuko dituzte. Hauek izango dira gonbidatuak: Xabier Amuriza, Jon Plazaola, Onintza Enbeita, Xabier Saldias, Iñaki Artola, Julen eta Antton Telleria, Zuriñe Hidalgo, Aitzol Atutxa, Maider Unda, Alex Sardui, Joseba Apaolaza, Josebe Iturrioz, Jon Maia, Itziar Aizpuru, Asier Odriozola, eta Maixa eta Ixiar.

Ikusleek behin baino gehiagotan esango dute "hori niri ere pasa zait". Euskal Herriko etxe askotan errepikatzen diren gertaera barregarriei esketx bidez aterako diete punta, Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreen eskutik. Halaber, Katixa (Nerea Arriola) youtuberraren mihi zorrotzak eta Unai Gaztelumendiren marrazki bikainek gure buruari barre egiteko hainbat arrazoi emango dizkigute.

'Euskalduna Naiz, eta Zu?' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurera, ETB1en eta eitb.eus-en.

p>