Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

Gaur, 22:15ean

Aizkorri eta Zegama ezagutuz, eta Adurizen bisita, 'Gailurra' saioan

A.A. | EiTB

Aritz Aduriz futbolaria ere saioan izango da. Andonik 1.523 metroko mendi gailurra igoko du eta Iratik Zegamako zenbait leku bisitatuko ditu.

0:09

Aizkorrin izango da aste honetako 'Gailurra Neguan' programa, gaur gauean, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Aizkorriko mendilerroa eta Zegamako herria erakutsiko dizkigute Andoni Aizpuru eta Irati Andak.

Andoni Arantzazutik abiatu eta Aizkorrira igoko da, 1.523 metroko tontorrera. Berarekin batera 12 lagun igoko dira alboka eta panderoaren erritmora. Haien artean Jaxinto Lizarralde, 85 urterekin 6.000 aldiz baino gehiago igo da Aizkorri mendira. Beti bezala, bidean pertsona desberdinekin topo egingo du eta gaurkoan Peio Ruiz Cabestany eta Angel Ortiz kirolari ezagunekin mintzatuko da. Gainera, sorpresa moduan, Andonik, Aritz Aduriz Athletic-eko futbolari famatuarekin eskiatzen duen bideo ikusgarri bat erakutsiko die.

Irati, berriz, San Adriango koba ingurutik Zegama herria ezagutzera jaitsiko da. Kobaren istorio xarmangarria ezagutuko du bere taldearen laguntzarekin. Ondoren, Txanton taberna mitikoan, Mikeleteen etxean eta abarretan egongo da gure kuxkuxera gogokoena.

Eguna borobiltzeko, Urbiako Fonda ezagunean afalduko dute Aizkorri saioaren protagonistak, beti bezala, musika eta giro on batez lagunduta.

'Gailurra Neguan' ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera.