Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Aurrerapena

Mikel eta Haizea adiskidetu egingo dira, gaur, 'Go!azen'en

A.A. | EITB

Hala ere, Mikelen lanpostua kolokan egongo da, Gariren taldearekin liskarretan sartu eta Zuzenek harrapatu egingo duelako. Bestetik, Nora maitemindu egingo zaigu.

Egoera gazi-gozoak biziko ditu Mikelek 'Go!azen' telesailaren laugarren atalean. Batetik, Haizearekin bakeak egingo ditu eta adiskidetu egingo dira, eta, bestetik, Gariren erruz, lanpostua kolokan jarriko du. Horrez gainera, Nora Peiorekin maiteminduta ikusiko dugu.

Mikel Haizearekin hitz egiten saiatuko da behin eta berriz, eta, azkenean, lortu egingo du harekin bakeak egitea. Esne Beltza taldearen 'Gogoak' abestia kantatzen gustura ikusiko ditugu biak. Baina beste norbaitek ere ikusiko ditu, eta arazoak hasiko dira.

Hala ere, arazoak ez dira hor amaituko Mikelentzat. Garik begitan hartu zuen, eta ez du bakerik izango mantentze lanetako mutila Basakabitik botatzea lortu arte. Hori dela eta, Urkoren laguntzarekin, behin baino gehiagotan zirikatuko du, Zuzenek Mikel ikasleekin borrokan ikustea helburu.

Nora, Peio eta Irati

Nahas-mahas ederra sortuko du Peiok Norarekin eta Iratirekin! Hasteko, Nora irakaslearekin erabat maiteminduko da, eta gutun bat idatziko dio. Baina gutuna Iratik idatzi diola pentsatuko du Peiok, eta emozionatu egingo da. Argituko ote dute egoera?

Ikusi 'Go!azen' telesailaren atal berriak ostiralero, 21:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en! Gainera, aurreko atal guztiak ere eskuragarri daude EiTB Nahieran atarian.