X

Irratia zuzenean

Goazen%20ETB1:%20Basakabi%20udalekuetako%20istorioak%20%20|%20EiTB%20Go!azen

Go!azen

Nola jaitsi eta eguneratu Goazen telesailaren APPa

Go!azen

Transmedia

Eguneratu ezazu 'Go!azen'en aplikazioa!

A.A. | EiTB

2018/02/22

'Bago!az' hasi denez, eduki berriak gehitu zaizkio APPari. iOS sistemarako APP Storen eta Android sistemarako Play Storen topatuko duzu.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

'Go!azen' telesailaren aplikazioak berrikuntza batzuk izan ditu egunotan. 'Bago!az' lehiaketa hasi denez, eduki eta atal berriak gehitu zaizkio. Hori dela eta, dagoeneko jaitsita daukazuenoi aplikazioa eguneratzeko gomendatzen zaizue. Horretarako, nahikoa duzue APP Store edo Play Store dendetan sartu, aplikazioa bilatu eta bertatik eguneratzea. Oso erraza da!

Pausoka Entertainment etxeak eta EiTBk elkarlanean egindako telesailak aurrerapausoa egin du denboraldi honetan, eta mugikorretarako aplikazio bat sortu du, transmedia proiektu zabalago baten barnean. Horrela, jarraitzaileek astean zehar eta telebistatik harago jarraitu ahal izango dituzte Basakabi udalekuan dauden lagunen abenturak.

Aplikazioko Go!atsapp atalaren bidez, pertsonaia nagusiek dituzten elkarrizketak eta lagunekin partekatzen dituzten bideo eta argazkiak ikusi ahalko dituzte horren jarraipena egiten duten erabiltzaileek.

Gainera, aplikazio honetan, beste inon ikusi ezingo diren edukiak ere izango ditu eskura erabiltzaileak: Altxor Ezkutua bideo bereziak. Horiek ikusi ahal izateko, ostiraleroko ETB1eko eta eitb.eus-eko emanaldiei adi egon beharko dute jarraitzaileek, telesailaren emanaldian zehar emango diren kodeen bidez soilik desblokeatu ahalko baitira bideo horiek.

Eta gutxik espero bazuten ere, Zuzen modernizatu egin da, pixka bat bada ere. Basakabi News berak idazten du oran aplikazio honen bidez. Basakabiko albiste nagusiak bere estilo bitxian jakinaraziko dizkie ikasleei eta gurasoei.

Horrez gainera, telesailaren atal guztiak eta ataletako karaoke bideoak ere ikusi ahal izango dira aplikazio honen bidez.

Gizartearen ohitura berriei jarraituz, telebistatik jauzi egin eta beste gailu batzuetara ere iritsi da 'Go!azen'. Hori dela eta, webgune ofizialeko edukiak sendotu ditu, sare sozialetan duen presentzia handitu du, eta aplikazio bat ere izango du orain.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena