Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Eraso sexisten aurka

'Denok Zu' abestia eta bideoklipa aurkeztuko ditugu!

A.A. | EiTB

Gipuzkoako Foru Aldundiak eraso sexisten aurka kontzientziatzeko egindako Denok Zu sentsibilizazio kanpainarekin bat egiten du 'Go!azen'ek.

3:37

Eraso sexisten aurka kontzientzia handitzeko egindako 'Denok Zu' abestia aurkeztuko du gaur, azaroak 24, 'Go!azen' telesailak. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egindako lana da, bai abestia eta baita bideoklipa ere, eta Aldundiaren Denok Zu sentsibilizazio kanpainaren barnean egin dute.

Larunbatean, azaroaren 25ean, ospatuko da eraso sexisten aurkako nazioarteko eguna. Efemeridea aprobetxatuz, gaur, ostirala, aurkeztuko dituzte abestia eta bideoklipa, Donostiako Gipuzkoa plazan, 11:00etan. Gipuzkoako agintariekin batera, 'Go!azen'eko protagonistak eta hainbat eskoletatik joandako 600 haur eta gazte bilduko dira bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hilabeteak daramatza lurraldeko hainbat eskolarekin enpatia eta jarrera egokiak lantzen. 9 eta 12 urte bitarteko 2.000 haurrek baino gehiagok hartu dute parte proiektu honetan, eta abesti eta bideoklip hauek proiektua biribiltzeko egin dituzte.

'Denok Zu' abestia Iker Laurobak sortu du, eta 'Go!azen'eko pertsonaiek abestu eta egin dute bideoklipa.

Altxor Ezkutua

Aurreko ostiraleko atalaren ondoren, Go!azen APPan aktibatu zen Altxor Ezkutua atalean erakutsi genizuen 'Denok Zu' bideoklipa nola grabatu genuen. 0330 kodea sartuta egon da ikusgai. Orain, gainera, eitb.eu/goazen webgunean ere ikus daiteke.