Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GTG kanpinean

Gutarrak Etxarri aldean ibiliko dira gaur, 'GTG kanpinean' saioan

EiTB

Enara, Leku eta Sarai urdinen taldean izango dira, eta Naomi, Goizalde eta Imanol, berriz, talde arrosan.

0:13

Gutarren bidaia aurrera doa, eta gaur gauean Nafarroara joango dira 'Gutarrak Kanpinean' saioko lagunak, Etxarri Aranazko kanpinera, hain zuzen ere. Talde urdinean, Enara, Leku eta Sarai izango dira, eta talde arrosan, berriz, Naomi, Goizalde eta Imanol.

Gutarrak amodioz beterik iritsi dira Etxarrira, eta gainerako kanpinlariak estu besarkatu beharko dituzte lehenengo erronka irabazi ahal izateko. Jolasean ibiltzeko astia ere izango dute, eta honako honetan, bidaideek film ezagunak asmatu beharko dituzte. Gainera, neska-mutilen arteko txutxu-mutxuen berri ere emango digute. Saio honetako erronka nagusia kanpineko igerilekuan jokatuko dute, eta jokoaren irabazleak aukera izango du irabazten duen puntu hori bikoiztu edota puntu gabe geratzeko.

Oraingoz, arrosek alde nabarmena ateratzen diete urdinei; markagailua 5-1 dago euren alde. Beraz, saio honetan inoiz baino gehiago, urdinek dena eman beharko dute. Etxarri Aranatzen jokoan dagoen puntua edo puntu bat baino gehiago lortuko dute?

'Gutarrak Kanpinean' gaur izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en.

rera, ETB1en.