Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Faboritoaren bozketa

Azken eguna da gaur 'GTG 3x2'ko zure faboritoa aukeratzeko

EITB

'GTG 3x2'ren gaurko atalaren ondoren bukatuko da botoa emateko aukera. Ordura arte parte hartu duzuen guztion artean, tablet bat zozkatuko dugu.

0:48

Gaur amaituko da 'Gu ta Gutarrak' saioako lehiakide gustukoena edo faboritoa aukeratzeko epea. Gaurko atala bukatzearekin batera, botoa emateko aukera ere bukatuko da. Bozketako emaitza, alegia, jendearen faboritoa nor izan den, 'GTG 3x2' saioko finalean egingo da publiko.

Jatorrena aukeratzeko bozketa maiatzaren hasieratik izan dugu martxan, eta Julen Telleriak aurkezten duen saioko 32 lehiakideak daude aukeran faboritoa hautatzeko lehiaketa honetan. Denboraldiaren hasieratik saioan parte hartu duten lehiakide guztiak sartuko dira lehiaketan.

Hauek dira hautagaiak: Alaitz, Alvaro, Ane, Ane/Jon, Aritz, Arrate, Asier, Eder, Eider, Eneko, Esti, Felix, Itsaso, Ixone, Jon Yeregi, Jon Gonzalez, Julen Martinez, Julen Sanchez, Lander, Lavinia, Lismey, Maialen, Mikel, Nuria, Oihane, Raul, Soufi, Tamara, Unai Lopez, Unai Zamorano, Xabi eta Xandra.

Botoa emateagatik soilik, tablet bat irabaz dezakezu. Izan ere, gaur arte zuen iritzia eman duzuen guztion artean, tablet bat zozkatuko dugu.