Itxi

Errezetak

Errezetak

Miniaturak

Leka, onddo eta ziazerba salteatua
Leka, onddo eta ziazerba salteatua
Osagaiak
  • - Lekak
  • – Onddoak
  • – Ziazerbak
  • – Kuiatxoa
  • – Arrautza
  • – Tipula
  • – Esne gain begetala
  • Egilea: Rubiorena jatetxea, Beasain
Prestaketa

NOLA EGIN

Hasteko, kuiatxoa egosiko dugu urarekin. Behin egosia dagoenean, esnegaina bota, murrizten utzi eta dena irabiatuko dugu. Ondoren iragazki batetik pasa eta azken irakina emango diogu, textura krematsua lortu arte.

Bestetik, tipula zati txikitan egin eta su-eztitu egingo dugu. Behin hala dagoela, onddoak zatituta bota eta goxo-goxo eduki sutan behar bezala egiten diren arte.

Ondoren, lekak zati txikitan egingo ditugu. Ura sutan jarri gatzarekin, eta behin irakiten hasten denean, lekak bertara bota eta 2 minutuz egosi behar dira. Hortik ur hotzetara aterako ditugu, egosketa etenteko.

Azkenik, zartagi batean ziazerbak zatituta jarri su bizian. Erregosten direnean, onddoak eta lekak bertaratu eta salteatu. Azkenik, gatz puntuan jarri eta platereratu.

NOLA AURKEZTU

Lagungarri bezala, arrautza bat galdarraztatu daiteke. Eta bukaeran, kuiatxo krema pixka bat gehitu.