Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:30ean

Leitzako 'Pintxo & Pote', gaur gauean, ETB1en

A.H. | EITB

Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Leitzako taberna eta jatetxeak ezagutu, eta herriko pintxo-pote giroan murgilduko dira.

0:21

Gaurko 'Pintxo & Pote' saioan, Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Leitza bisitatuko dute, Josema Azpeitiak aginduta.

Asierrek Lesakenea landetxean hasiko du eguna, eta bertako jabearekin, Josemari Gartziarenarekin, eta Oinatz Bengoetxea pilotariarekin egongo da. Andonik bitartean, Arakindegia jatetxea bisitatuko du eta pintxo bat egingo du Benar Zabaleta nagusiarekin eta Patxi Astibia aizkolari ohiarekin. Berriro elkarrekin, Asier eta Andoni lagunek Kati Lasarte ezagutuko dute Txoko tabernan.

Asier Gaztañaga tabernara abiatuko da, eta han Lourdes Balanzategirekin pintxo bat kozinatuko du. Aldi berean, Andoni Ayestaran hotelean izango da, Joxemi Aierberekin eta Paco Ayestaranekin pintxo bat egiten.

Asier eta Andoni elkartu eta Kristina Urrutiarekin zerbait hartuko dute Torrea herriko tabernan, eta berriro ere banatuko dira: Asier Peru-Harrira joango da Iñaki Perurenarekin, eta Andoni, Arbizu Hestekiak enpresa bisitatuko du Ainara Goikoetxearekin.

Asierrek ondoren, Iruso Ostatuan pintxo bat kozinatuko du Arantxa Mugikarekin; ondoren, bertako bizilagun batekin, Joxepi Villabonarekin, egongo da. Andoni, bitartean, Arro baserrian izango da Kristina Saralegi langilearekin.

Amaitzeko, Leitzako pintxo potean murgilduko dira bi lagunak, eta hainbat taberna ezagutuko dituzte, besteak beste, Peritza taberna eta Jubilatuen taberna, etab.

'Pìntxo & Pote' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.