Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:15ean

Arabako Errioxan izango da, gaur gauean, 'Pintxo & Pote on Tour'

EITB

Betagarri eta Huntza taldeko kideekin, Gazteako Oihan Vegarekin, Peio Zabalarekin eta Samaniegoko mamuekin izango dira Asier Hormaza eta Mikel Elizegi.

0:23

Gaur gauean, 'Pintxo & Pote on Tour' saioaren hirugarren atalean, Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Arabako Errioxara joango dira food truck berezian. Abentura hasi aurretik, autoa bedeinkatuko dute Arantzazun, Peio Zabalarekin. Gero, Guardiako tabernak bisitatuko dituzte, eta Bastidako Araba Euskaraz jaian ipiniko dute food trucka.

Hainbat bisita izango dituzte, besteak beste, Betagarri taldeko Iñaki, Huntza taldea, eta ogitarteko lehiaketan parte hartuko duen Oihan Vega Gazteako esataria.

Saio martxosoa izango da astelehenekoa, mamu eta guzti. Izan ere, Samaniegoren mamuak agerraldi izugarria egingo die upategi batean daudela.

'Pintxo & Pote on Tour' astelehenero izan ohi da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.