Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Zientziaz gozatzeko astea, 'Teknopolis'en

EITB

Gainera, tekno-laborategi batean izango dira, eta itzultzaile autonomikoen azken belaunaldia probatuko dute.

  • Iñaki Leturia. Argazkia: EiTB

    Iñaki Leturia. Argazkia: EiTB

Zientzia ikusi, entzun, ukitu, sentitu... hori guztia egiteko aukera eskaintzen du Zientzia Asteak, eta horixe egingo du aste honetako 'Teknopolis' saioak. Zazpi egun baino gehiago irauten duen aste berezi hau aitzakia ezin hobea da zientzia plazara ateratzeko. Hala egin dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak, besteak beste. Zientziarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Eta tekno-laborategi batean ere sartuko dira. Bertan gazteak DJ bihurtu dira, eta logika konputazionalaren oinarriak ikasi dituzte jolasean ari diren bitartean.

Bukatzeko, itzultzaile automatikoen azken belaunaldia probatuko dute.

'Teknopolis' larunbatean izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Saio biak eitb.eus atarian izango dira ikusgai, ordu berean, streaming bidez.