Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna, 'Teknopolis' saioan

A.A.| EiTB

Batetik, Maia Garcia Vergniory ikertzaile gaztea elkarrizketatuko dute, eta, bestetik, lanbide heziketan bidera urratzen ari diren emakumeak ezagutuko dituzte.

Otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna da. Egun honen helburua da zientzialari emakumezkoen lana bistaratzea, zientzia eta teknologia arloetan erreferente izango diren emakumezko ereduak sustatzea eta berdintasunaren aldeko neurriak bultzatzea. 'Teknopolis'en astero saiatzen dira horretan, baina ahalegin berezia egingo dute saio honetan.

Maia Garcia Vergniory ezagutuko dute: joan den udan Nature aldizkariaren azala eman zioten horren taldearen ikerketari. Gainera, L’Oreal-UNESCO For Women In Science sarietako bat jaso du Euskal Herriko Unibertsitateko eta DIPCko ikertzaile gazte honek.

Zientzian emakumeak gizonak baino gutxiago badira, are gutxiago dira Lanbide Heziketan. Euskal Autonomia Erkidegoan, 14.000 emakume ari dira Lanbide Heziketako ikasketak egiten, baina oso gutxik aukeratzen dituzte arlo tekniko eta industrialak. Fabrikazio mekanikoan, elektrizitatean edo iturgintzan, salbuespen dira emakumeak. Horien artean daude Izaskun Olano, Jenia Urkia eta Esther Jauregi. Bidea urratzen ari diren emakumeak ezagutuko dituzte.

'Teknopolis' saioa larunbatean izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n.