X

Irratia zuzenean

Euskararen%20bitxikeriak%20ETB1en%20|%20EiTB%20Tribuaren%20Berbak

Tribuaren Berbak

'Tribuaren Berbak' saioan oinarritutako material didaktikoa

Tribuaren Berbak

Aurkezpena

'Tribuaren Berbak' saioko materiala ikasgeletarako egokitu dute

EITB

2016/11/03

Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortu dira 'Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz' sekuentzia didaktikoak, euskara ikasgaiaren material osagarri gisa erabiltzeko.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

ETBko 'Tribuaren berbak' saioan oinarrituriko 'Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz' sekuentzia didaktikoen aurkezpena egin da ostegun honetan (azaroak 3), Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortu den material hau ikasgeletan euskara lantzeko erabili ahal izango da.

Ekimen honen nondik norakoak aurkezteko ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Maite Iturbe Mendialdua, EiTBren zuzendari nagusia; Iñaki Dorronsoro Plazaola, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren lehendakaria; Kike Amonarriz Gorria, proiektuaren zuzendaria; Iñaki Zapirain Retegi, sekuentzia didaktikoen koordinatzailea, eta Josune Zabala Alberdi, aholkulari metodologikoa.

Hamar sekuentzia didaktikok osatzen dute, jada, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko EIMA Katalogoan erabilgarri dagoen material hau. Euskarari eta Euskal Herriko eleaniztasunari buruzko oinarrizko ezagutza soziolinguistikoa lantzen du, 'Tribuaren Berbak' saioko edukiak oinarri hartuta. Sekuentzia hauek DBHra begira prestatu badira ere, atal asko batxilergoan, unibertsitatean edo euskaltegietan ere erabili ahal izango dira euskara ikasgaiaren osagarri gisa.

Sekuentzia bakoitzean gai bat jorratzen da, eta ikasleei helburu komunikatibo bat planteatzen zaie. Gaiak lantzerakoan, hainbat jarduera proposatzen dira eta jarduera horietako hainbatetan 'Tribuaren Berbak' saioko bideoak daude ikusgai.

Ikasleentzako jarduerek, lan koadernoak eta irakasleen gidak osatzen dute sekuentzia didaktiko bakoitza. Eta horiez gain, interesatuek, materiala erabiltzeko gida, sekuentzien edukien laburpena eta proiektuaren inguruko informazioa aurkituko dute.

Helbidea hau da: http://www.eimakatalogoa.eus/20962/tribuarenberbak/

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Pintxo & Pote Mikel Elizegi eta Asier Hormaza pintxoz pintxo Pintxo & Pote
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena