Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Ahate magreta mango saltsarekin
Ahate magreta mango saltsarekin
Osagaiak
  • --Ahate magret bat
  • --Ardo beltza, 75 ml
  • --Ardo gozoa, 75 ml
  • --Modena ozpina, 15 g
  • --Ura, 50 ml
  • --Gatza
  • --Piperbeltz beltza
  • Mango saltsa egiteko:
  • --Mango bat
  • --Azukrea, 30 g
  • --Limoi baten zukua
  • --Gatza
  • --Piperbeltz beltza
  • Patata eta sagar purea egiteko:
  • --Patata bat
  • --Sagar bat
  • --Esne gaina, 75 g
  • --Gurina, 10 g
Prestaketa

Gonbidatua: Jabier Agirre, medikua

NOLA EGIN?

Patata eta sagar purea egiteko:

- Sagarra eta patata zuritu eta zatitu.

- Ondoren, lapiko batean egosten jarri.

- Egositakoan ura kendu eta esnegaina eta gurina gehitu.

- Gatz eta piperbeltz puntua eman.

- Amaitzeko, dena ongi birrindu.

Mango saltsa egiteko:

- Limoiari zukua atera, azukrearekin nahastu eta lapiko batean berotzen jarri.

- Mangoa zuritu, zatitu eta lapikora gehitu.

- Egosten jarri eta infusionatzen utzi.

- Ondoren, dena ongi birrindu.

- Magretari gatza eta piperbeltz puntua eman eta labanarekin markak egin.

- Zartaginean magreta gorritu.

- Ondoren labean sartu.

- Bestetik, zartagin batean ardo beltza, ardo gozoa, modena ozpina eta ura murrizten jarri.

- Amaitzeko, ahatea zatitu eta platerera zerbitzatu.

- Patata eta sagar purea eta mango saltsarekin apaindu.