Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Bakailao errea pil-pilarekin, karraspina gisatuarekin eta granada entsaladarekin
Bakailao errea pil-pilarekin, karraspina gisatuarekin eta granada entsaladarekin
Osagaiak
  • --Bakailao gezatua
  • --Oliba-olio birjina
  • --Berakatza
  • --Karraspinak
  • --Tipula
  • --Azenarioa
  • --Porrua
  • --Soja-saltsa
  • --Ardo zuria
  • --Errukula
  • --Granada
  • --Oliba-olioa
  • --Ozpina
  • --Gatza
  • --Brandy
Prestaketa

Gonbidatua: Eneko Ordorika, Gernikako Zallo Barri jatetxeko sukaldaria.

NOLA EGIN?

- Lapiko batean olioa berotzen jarri.

- Berakatza txikitu eta lapikora gehitu.

- Azenarioa, tipula eta porrua zatitu eta lapikora gehitu.

- Gatz puntua eman eta erregosi.

- Karraspinak ondo garbitu, zatitu eta lapikora gehitu.

- Ondoren, Brandy-arekin flanbeatu eta ardo zuria gehitu.

- Soja-saltsa eta ardo gozoa gehitu eta murrizten utzi.

- Bestetik, bakailaoa xerratu eta erretilu batean jarri.

- Olio pixka bat erantsi eta laberatu 5-10 minutuz.

Errukula entsalada egiteko:

- Granada haziak atera eta errukularekin nahastu.

- Gatza, olioa eta ozpina gehitu eta ondo nahastu.

Amaitzeko, platerera zerbitzatu;

- Lehenengoz, barazki erregosiak jarri.

- Ondoren, bakailaoa eta bere pil-pila gainetik.

- Eta amaitzeko, errekula entsalada.