Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Mero zuria plantxan, pisto ozpin-olioarekin eta gula marinatuekin
Mero zuria plantxan, pisto ozpin-olioarekin eta gula marinatuekin
Osagaiak
  • --Mero zuria
  • --Oliba olioa
  • --Gatza
  • Gula marinatuak egiteko:
  • --Gulak
  • --Oliba olio birjina
  • --Gatza eta piperbeltza
  • Pisto ozpin-olioa egiteko:
  • --Tipulin bat
  • --Tomate pare bat
  • --Martorria
  • --Oliba olioa
  • --Limoia
  • --Txakolina
  • --Gatza eta piperbeltza
  • Berakatz frijituak egiteko:
  • --Berakatza
  • --Oliba olioa
Prestaketa

Gonbidatua: Jon Salsamendi arraun-entrenatzailea.

NOLA EGIN?

- Gulei oliba olioa, gatza eta piperbeltza gehitu, nahastu eta marinatzen utzi.

- Tipulina txikitu eta zartagin batean sueztitu gatz apur batekin.

- Tomateari azala eta haziak kendu, zatitu eta zartaginera gehitu.

- Limoi zukua gehitu tipulinari eta tomateri erregosiari.

- Txakolina ere gehitu zartaginera.

- Meroa zatitu eta gatza gehitu.

- Ondoren, su bizian meroa markatu.

- Berakatzak zuritu eta olio berotan frijitu.

- Amaitzeko, platerera zerbitzatu eta gula marinatu, berakatz frijitu eta tomate eta tipula erregosiarekin apaindu. Martorri pixka bat ere gehitu.