Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

'Txoriene'

Betixu jatetxeko Igor Solaguren 'Txoriene' saioan

Iurretan dago Igor Solagurenen Betixu jatetxea. Bertan dastatu daitezkeen plateretako batzuk egiten erakutsiko digu Xuban Intxaustik gidatutako saioan.

  • Igor Solaguren | Betixu jatetxea | Txoriene

    Betixu jatetxeko Igor Solaguren

Betixu jatetxeko nagusia, Igor Solaguren, izango da Xuban Intxaustik gidatzen duen 'Txoriene' saioko hurrengo gonbidatua. Igorrek emaztearekin batera gidatzen du Iurretan dagoen Betixu jatetxea eta bertako produktuak erabiltzen ditu bezeroen gozamenerako. Xuban Intxaustiren 'Txoriene' etxean, jatetxean prestatzen dituzten hainbat plater egiten erakutsiko digu.

Igorrek urte asko daramatza sukaldaritzaren munduan. 1996 hasi zituen sukaldaritza ikasketak Leioako Ostalaritza Eskolan, eta ordutik hainbat jatetxetan aritu da lanean. Besteak beste, Gran Hotel Durangon eta Bartzelonako La Dama eta Roig Robi jatetxeetan. 2005 urtean bere jatetxe propioa irekitzea erabaki zuen eta Zubiondo jatetxearen ateak ireki zituen Mañarian. Handik hiru urtera, Betixu proiektuan murgildu zen Noemi Fernandez emaztearekin batera.

Bertako produktuekin lan egiten du Igorrek Betixun, garaian garaiko produktuekin. Euskal sukaldaritza tradizionala egiten du, baina autore sukaldaritzako ukituekin. Zaporeei eta koloreei garrantzia berezia ematen die Igorrek bere plateretan eta aurkezpena mimoz zaintzen du.

"Txoriene" gastrotalk saioan bere jatetxean dastatu daitezkeen plateretako batzuk prestatzen erakutsiko dio Xubani; astelehenean onddo nahaskia Betixu erara eta barazki erreak arrautza poxatuarekin prestatuko ditu. Asteartean, berriz, foie micuita eta txokolatezko coulanta egiteko errezetak erakutsiko ditu Igorrek. Asteazkenean fruitu gorrien infusioa jogurt izozkiarekin eta legatza saltsan prestatuko ditu eta ostegunean, pasta fresko woka eta arkumea labean erreta. Ostiralean ahuntz gazta entsalada eta bisigua plantxan prestatzen erakutsiko dio Igorrek Xubani.