Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Jon Estankona, Korostondo jatetxeko sukaldaria, 'Txoriene' saioan

A.A.

Erredakzioa

Otxandiotik Dimarako errepidearen alboan dago Estankonaren jatetxea. Pili Manterolarekin batera, bertako espezialitateak erakutsi ditu ETB1eko saioan.

  • Jon Estankona, Korostondo jatetxea

    Jon Estankona, Korostondo jatetxea

Jon Estankona, Otxandioko Korostondo jatetxeko sukaldaria, izan da gonbidatu Pili Manterolak ETB1en gidatzen duen 'Txoriene' saioan. Otxandioko jatetxean prestatzen dituzten plateretako batzuk egiten erakutsi digu.

Otxandiotik Dimarako bidean dago Korostondo jatetxea. Euskal jantoki etnografiko-tematikoa da antzinako baserri dotore batean dagoen jatetxe hau. Normalean ohikoak ez diren haragiak dituzte bertan espezialitate: basurdea, ostruka, zebra, gazela, antilopea... Euskaldunok hain maitea dugun txuleta ere bikain prestatzen dute, noski! Gustu eta ekonomia guztientzako otorduak prestatzen dituzte, eta ingurune paregabeaz gozatzeko aukera ematen du.

'Txoriene' saioan plater horietako batzuk prestatu ditu; Laponiako elur oreina eta Kobe idien txuleta, adibidez.