Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Gastronomia

Durangoko Kobika jatetxea, aste honetako 'Txoriene'n

B.F

EiTB

Durangoko Kobika jatetxeko sukaldariak, Iñigo Kortabitarte gernikarrak, jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko dizkigu aste osoan zehar.

Aste honetako 'Txoriene'ko ataletan Durangoko Kobika jatetxea izango dugu gonbidatu. Bertako sukaldariak, Iñigo Kortabitarte gernikarrak, jatetxean dastatu daitezkeen platerak prestatuko dizkigu aste osoan zehar.

Kobika jatetxea Durangon dago, San Inazio auzoko 8. zenbakian. Iñigo Kortabitarte da bertako sukaldaria, eta autore sukaldaritza egiten du, kalitatezko produktuak eta sukaldatzeko metodo garaikideak uztartuz.

Jatetxeko espezialitatea pintxoak dira, eta, edozein ordutan, hainbat txapelketa irabazi dituzten pintxoak dastatzeko aukera eskaintzen digu Iñigo Kortabitartek. Asteleheneko atalean, 2013an Euskadiko pintxo lehiaketa irabazi zuen pintxoa egiten erakutsiko digu Kobikako sukaldariak.

Aste osoan zehar, txapelketa askotara aurkeztutako pintxoaz gain, honakoak prestatuko dizkigu Kobika jatetxeko sukaldariak: txipiroi bonba, Koldo 2.0 entsalada, zigala fideua txigortuaren gainean eta txangurru wontona.

Hau guztia, aste honetako 'Txoriene' saioko ataletan, 13:30etik aurrera, ETB1en.