Cerrar

Cine

'Premiere'

'La chispa de la vida', la película 'más amarga' de Álex de la Iglesia

Redacción

Los cines Golem de AlhóndigaBilbao han acogido este miércoles la 'premiere' de la cinta protagonizada por José Mota y Salma Hayek. Antes, el cineasta bilbaíno presentaba la cinta, en rueda de prensa.

Preestreno en Bilbao de 'La chispa de la vida', de Álex de la Iglesia

Euskadiko Filmategiak antolatuta, Bilbon egin dute asteazken honetan Alex de la Iglesiaren 'La chispa de la vida' pelikularen estreinaurrekoa. Jose Mota eta Salma Hayek aktoreak protagonista dituen lana 2012ko urtarrilaren 12an iritsiko da zinema aretoetara.

Ordu batzuk lehenago, prentsaurrekoan aurkeztu du De la Iglesiak bere film berria. Krisi garaian gure inguruan bizi dugun egoera gertutik erakusten digun lana da 'La chispa de la vida', zuzendariak berak azaldu duenez. Bilbotarrarentzat bere ibilbideko pelikularik ''garratz eta mingotsena'' da, ''duintasuna jorratzen duen tragikomedia''. ''Ezin dut komedia albo batera utzi.
Munduari begiratzeko dudan moduaren barnean dago, eta zerbait serioa kontatu nahi dudanean beti jotzen dut komedia egitera'', azaldu du.

Robertoren istorioa dakar De la Iglesiak lan berri honetan. Langabezian geratu ondoren, guztia galduta, unerik zoriontsuena eman dion lekura itzuliko da; bere emaztearekin batera eztei-bidaian bisitatu zuen hotelera. Dena den, bertara heltzean, eraikina eraitsi egin dutela ikusiko du Robertok, Cartagenako Erromatar Antzokiaren museoa egin baitute bertan. Museoaren inaugurazio egunean bertan iritsiko da Roberto Cartagenara, eraikinaren azken lanak bukatzen ari direnean. Bertan erori eta kolpea emango du buruan, eta mugitu ezinik geratuko da. Orduan, ametsen, oroitzapenen eta errealitatearen arteko nahasketan murgilduko da Roberto.

Bilboko emanaldian ez dute parte hartu filmeko protagonistek. Blanca Portillo, Juanjo Puigcorbe, Juan Luis Galiardo, Fernando Tejero, Santiago Segura, Carolina Bange eta Antonio Garrido aktoreak nabarmendu behar dira lan hori egin duten aktoreen artean.

Atzera begirako 'ferpektua'

Estreinaurrekoa Euskadiko Filmategiak zuzendari bilbotarraren lanekin antolatu duen atzera begirakoaren baitan dago. Ziklo hau Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Baionan egiten ari dira.