Música
Imanol beste behin
Imanolen 'Iratze Okre Geldiak' diskoa entzungai Gure Musika saioan
Imanol (1947 -2004) donostiar kantariak 35 urte zituen 'Iratze Okre Geldiak' izenburuko LP-a argitaratu zuenean, bere ibilbideko hamargarrena. Aurrekoa 'Jo Ezan' izan zen eta ondorengoa 'Erromantzeak'
-
55:46 min



Imanolek 'Iratze Okre Geldiak' izenburuko LP-a 1982ko urtean plazaratu zuen. Orain 2016an konpaktu diskoa formatuan argitaratua da. Lehengo kantak egun ere bizirik dirauten seinale.
12 kanta, Xabier Lete, Xabier Amuriza, Henriette Aire, Rafa Egiguren, Koldo Izagirre, Mikel Arregi, Gabriel Aresti eta Juan Mari Lekuonaren hitzak - poemak, Imanolen ahotsean. Diskoaren azala Rafael Ruiz Balerdi margolariarena izanik. Musikariak berriz, Michel Nesprias, Karlos Gimenez, Pascal Gaigne, Jean Louis Hargous, Dominique Benete, Jean Louis Chadufau eta Alfredo Rodriguez.
Diskoaren izenburuko hitzak, Xabier Leteren "Berriro Igo Nauzu Mendira" kantuan, poeman ageri dira - Maitegoak udazkenean, zuhaitzen hosto gorri, horitasunez apainduriko, makal zuzenen gerriak, hegohaizetan lokartutako,'Iratze Oke Geldiak'.