Cerrar

Servicios

ZERBITZUAK

Abian da Lautadako Ekonomatua, euskaraz aritzeko eta euskaraz erosteko gune berria

Lautadako Euskararen Komunitateak aurreko uztailean martxan jarri zuen ekimen hau eta dagoeneko 325 bazkide dira

  • Ekonomatua Agurainen kokatuta dago eta Lautadan zabaltzeko asmoz.

    Ekonomatua Agurainen kokatuta dago eta Lautadan zabaltzeko asmoz.

    19:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lautadako Euskararen Komunitateak martxan jarri zuen proiektua aurreko uztailean, hizkuntza-ohiturak euskarara eramateko helburuarekin eta elikadura kontsumo-ohiturak aldatzeko asmoz. Ekonomatuan erosi ahal izateko kide izan behar zara eta dagoeneko 325 bat bazkide dira eta astero 4-5 lagun berri gehitzen dira. Agurain erdialdean kokatzen den gune berri hau ez da denda bat. LEK-ko 20 boluntariok egiten dituzten txandei esker irekita egoten da.