noticia
EITBren 30 urtemugako festa ospatuko da larunbat honetan
Euskal Irrati Telebistaren 30. urteurrena dela eta, Bilboko egoitzak festa handi bat hartuko du larunbat honetan; bertan, Gabon Zaharreko saioak grabatuko dira.
Euskal Irrati Telebistaren 30. urteurrena dela eta, Bilboko egoitzan festa handi bat izango da datorren abenduaren 22an, 19:00etatik aurrera. Ospakizunak, gainera, Gabon Zaharreko saioen grabaketa hartuko du; horretarako, EITBko aurrealdean beren-beregi kanpaiak emateko egindako erlojua jarri dute. ETB-2n, El Pelanas, El Jonan eta Africa Baeta izango dira kontatuko dituzte kanpaiak eta ETB-1en, berriz, Maikrux eta Marikarmen atsuek.
Jaia Gazteako esatariek gidatuko dute eta honako dj-ak parte hartuko dute: Alberto Gavilan, Txus Merino, Jon Urbieta, Txitxo Dj, Melsex DJ. Halaber, Ainhoa Cantalapiedra, Carmen Nophra , Camanbu Percussion eta 6 Performanceren saioak izango dira.
Gabon Zaharreko saio bereziak
ETB-1 eta ETB-2ko gau horretako saio berezietan euskal umorista eta aktorerik onenak bilduko dituzte. Oscar Terolek zuzendutako 'Al Rescate'ko lan-taldea eta egungo 'Vaya Semanita'ko lan-taldea, Javier Garcia de Vicuñaren gidaritzapean dabilena, elkarlanean ari dira saioa prestatzen.
Bestalde 'Kontuz, Atsuak!'eko Maikrux eta Marikarmenek emango dituzte kanpaiak eta Pello Zabala izango dute lagun. Pello Arantzazun jaso, eta Euskal Herriko hainbat herritan izango dira, 30. urteurren honetan, autobusean. Euskadiko hainbat pertsonaiarekin eta ETBko hainbat aurpegi ezagunekin egingo dute bidaia. Horrela Bilboko ETBko egoitzara honako hauek iritsiko dira, Joannes Passicot, Maitena Salinas, Xabier Perurena, Maria Cruishack, Itziar Ituño, Pedro Otaegi Aihoa Aierbe, Jose Luis Korta, Kike Amonarriz, Iker Galatza, Joxe Mari Otermin, Joxe Mari Iriondo, Ainhoa Goikoetxea, Loli Astoreka, Manu Maritxalar, Andoni Aizpuru, Sara Gandara, Urko Aristi eta Ana Urrutia.