noticia
20:00etan
'Aquella Aste Nagusia' dokumentala, gaur, ETB-2n
A.H.
EITB
Bilboko jaien lehen urteak gogoratuko ditu Euskal Telebistak eskainiko duen saio bereziak.
-
Argazkia: EITB
ETB-2k 'Aquella Aste Nagusia' dokumentala emitituko du arratsalde honetan, 20:00etan. Saio bereziak Bizkaiko hiriburuko lehen jai soil haien oroitzapenak ekarriko dizkigu bilbotarren testigantzen eta irudien bidez (irudi asko sekula argitaratu gabekoak izango dira, gainera). Bilboko jaiak martxan jartzea ekarri zuen espiritua oroituko dugu larunbat iluntzean.
1978 arte, Bilbo zen jai herrikoirik gabeko euskal hiriburu bakarra. Urte hartan sortu zuten, ia ezerezetik, Aste Nagusia. Gaur egun, ezinbestekoak dira Bilbon abuztuan ospatzen diren jaiak. Aste Nagusia Bilboren eta bilbotarren esentziaren parte da. urtean bederatzi egunetan, hiria eraldatu egiten eta eta jende guztia kalera ateratzen da.
Duela hiru hamarkada, eta ideia-lehiaketa bati esker, zenbaitek jaiak antolatu zituen eta jendetza irten zen kalera, lehen Aste Nagusi inprobisatu hura ospatzeko. KOnpartsak ere modu inprobisatuan sortu ziren eta festaren muina izan ziren. 1978a mugarria izan zen Bilbo hiriaren festa esparruan.
Marijaia, lehen txosnak eta kalimotxoa
Areatza mekano-hodiekin eraikitako lehen txosnekin bete zuten. Gainera, Marijaia urte horretarako sortu zuten, ez baitzuten asmorik pertsonaia hark denboraren joanean iraun zezan. Bestalde, jaietan gehien kontsumitzen edaria ere ezagun egin zen: kalimotxoa. Zapiak amaitu ziren, edaria, jaietako pegatinak... guztia, agortuta.
Aurrerago, ''hanka-beltzak'' ere azaldu ziren. Jaiekin batera, punk estetikako gazte zikintsuak iristen ziren Bizkaiko hiriburura. Udalak higiene ezaren arazoa konpondu nahi izan zuen eta Udal dutxetan garbitzera behartu zituen.
Baina BIlboko Aste Nagusian une gogorrak ere izan dira. 1983an uholdeek festa eremu osoa eraman zuten. Gainera, "banderen gerra" delakoak Aste Nagusiaren azken zatia aztoratu zuen urte askotan.
Aste Nagusiaren hogeita hamar urteen dokumental berezi honetan ikusiko ditugu, besteak beste, Kepa Junkera, Mariví Bilbao, Klaudio Landa, Julio Ibarra, José Antonio Nielfa La Otxoa, eta Francis Díez. Euren oroitzapenak eta bizipenak ezagutuko ditugu dokumental honetan.