noticia
08:00etan
Bakartxo Tejeriarekin elkarrizketa, igandeko 'Palabra de Ley' saioan
A.H.
EITB
Eusko Legebiltzarreko presidente karguan egindako lehenengo egunak nolakoak izan diren galdetuko diote, besteak beste.
-
Bakartxo Tejeria. EITB
ETB-2ko 'Palabra de Ley' saioak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari egindako elkarrizketa dakar igande honetan. Karguan egindako lehen egunen balorazioa egiteko eskatuko dio Mikel Ugalde saioko gidariak eta, besteak beste, tablet-en inguruan sortutako ika-mikaz galdetuko dio. Horrez gain, legealdi berrirako dituen erronkak eta hurrengo asteko inbestidura saioa izango dituzte aztergai.
'Palabra de Ley' igande honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.