Gizartea -
Zirkulazioa
Eguraldi txarrak arazoak sortu ditu EAEko errepideetan
- Kamioi bati 25 tonako pieza bat erori zaio Donostian, eta zenbait orduz bi errei itxita izan dituzte.
- Lasarte-Orian er arazoak izan dira.
- 11 mendatetan arreta handiz gidatu beharra dago.
Erredakzioa
Euria eta haizea arazoak sortzen ari dira gaur goizean euskal errepideetan, Gipuzkoakoetan gehienbat.
07:45ean, Donostiako saihesbidean, kamioi bati 25 tonako pieza bat erori zaio, eta ondorioz zenbait orduz bi errei itxita izan behar izan dituzte Pasaia eta Intxaurrondo artean, Bilborako noranzkoan.
11:00etarako arazo guztiak konponduta zeuden.
Piezak kalteak egin ditu galtzadan, eta ondorioz berriz asfaltatu behar izango dute.
Bestalde, 07:50ean, lau ibilgailuk istripua izan dute Lasarte-Orian, N-1 errepidean, Irunerako noranzkoan.
Pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman behar izan dute eta, halaber, 8 kilometro arteko ilarak izan dituzte.
Mendateen egoera
10:00etan Euskadiko errepide sareko mendate guztiak irekita zeuden. Herrizaingo Sailak, baina, 11 mendatetan arreta handiz gidatzeko aholkatu du.
Ertzaintzaren Trafikoa webgunearen arabera, batik bat honako mendateetan behar da arretaz zirkulatzea: Altube, Azazeta, Opakua, Baratzar, Barrenilla, Bikotzgane, Dima, Kanpazar, Urraki, Trabakua, eta Bidania.