08:00

eguraldia

Iragarpena

Elurra 300 metrora, Euskadin

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du gaurko eta biharko, elurra dela eta.

91
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak abisu laranja ezarri du ostegunerako eta ostiralerako EAEn, elurra dela eta. Horrez gain, abisu horia ere ezarri du, muturreko tenperaturak eta izotza datozelako.

Ostegunean aldaketa nabarmenik gabe jarraituko dugu. Kantauri isurialdean zaparradak botako ditu eta trumoi-ekaitzerako joera izango da. Dena den, zenbat eta hegoalderago zaparradak txikiagoak izango dira, ateri ere tarteka eutsiko dio eta hodeitza ere saretuago egongo da. Elur-kota 300 metrotan egongo da.

Tenperaturari dagokionez, balio txikiekin jarraituko dugu eta elur-maila 300 metro inguruan kokatuko da. Izotza egingo du barnealdean. Hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 7 gehienez; Iruñean -1 gutxienez eta 4 gehienez; Donostian 2 gutxienez eta 6 gehienez; Gasteizen -2 gutxienez eta 2 gehienez.

Ostiralean ere, elur-kota 300 metro inguruan kokatzeko probabilitatea handia da. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean. Trumoi-ekaitzak izateko eta txingorra botatzeko probabilitatea handia da, bereziki kantauri isurialdean eta goizaldean.

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago