Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Bilduren aurkako helegiteak onartu ditu Auzitegi Gorenak

Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak aurkeztutako errekurtsoak onartu ditu Gorenak. Ostiral honetako eguerdira arte dute aldeek alegazioak aurkezteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak Bilduren zerrenden aurka aurkeztutako errekurtsoak onartu ditu Auzitegi Gorenak gaur. Era berean, alegazioak aurkezteko epea jakinarazi die aldeei (biharko eguerdira arte), Goreneko iturriek jakitera eman dutenez.

16 magistratuk osatzen duten epaimahaiak Fiskaltzaren eta Abokatutzaren helegiteak bi prozeduratan pilatzea erabaki du, bat Bilduren inpugnazioak aztertzeko eta beste bat hauteskunde taldeei buruz erabakitzeko.

20:00ak igarota aurkeztu ditu Fiskaltzak Bilduren 254 hautesle-zerrenden eta 18 hauteskunde-taldeen aurkako inpugnazioak. Batasunak hauteskundeetan parte hartzeko "erabiltzen dituen" hautagaitzak direla uste du Fiskaltzak.

Auzitegi Gorenaren 61. eko aretoan paimahaian aurkeztutako helegiteak 400 orrialde ditu, eta, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren arabera, Bildu eta Batasunaren arteko lotura erakusten duten hainbat froga biltzen dira bertan.

Alderdi politikoen erregistroan Sorturen izen-ematea debekatzeko Gorenak erabilitako agiri aipagarrienak froga gisa aurkeztu ditu Fiskaltzak oraingoan ere. Bertan "prozesu demokratikoan aurrera egiteko indarrak batzeko" borondatea du Batasunak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak jakitera eman duenez.

Elkarrizketa telefonikoak

Batasunako buruzagien artean izandako elkarrizketa telefonikoak barneratzen ditu Bilduren aurkako helegiteak. Elkarrizketetan hautagai "garbien" aukeraketaz mintzatzen dira. Era berean, koalizioaren zerrendetan "hautagai izatea onartzeko egindako presioak" azaltzen dira elkarrizketetan.

Bilduren hautagai-zerrendak Batasunaren ''''tresna'''' direla frogatzeko, ''''zerrendak sortzerako orduan EAko buruekin izandako tentsioak'''' jasotzen ditu Fiskaltzak, eta ''''Herri Akordioa oinarrizko metodologia'''' txostena nabarmentzen du.

Fiskaltzaren arabera, idatzi horrek hautagai-zerrendetako postuak erabakitzeko irizpideak biltzen ditu, eta, helegitearen arabera, ezker abertzaleak lortu zituen emaitzen eta boto aurreikuspenen arabera zehaztu dira hautagaiek zerrenda horietan dituzten postuak.

Era berean, Fiskaltzaren testuak adierazten duenez, ''''izugarri handia'''' da ''''ustez independenteak'''' diren hautagaien kopurua (EAko eta Alternatibako hautagaiak batuta ere, gehiago dira independenteak).

Estatuko Abokatutzak atzo

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea