08:01

eguraldia

EGURALDIA

Giro eguzkitsua, asteburu luzerako

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Eguzkia eta hego haizea nagusituko dira, batez ere, bihar eta etzi. Astelehen eta asteartean ere, oskarbi egongo da ia Euskal Herri osoan.

5:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Abenduko zubiak giro ederraz gozatzeko parada utziko du Euskal Herrian; tarteka hodeiak agertuko diren arren, datozen lau egunotan eguzkia izango da jaun eta jabe, Euskalmeten iragarpenaren arabera.

Larunbatean eguzkitsu esnatuko da eguna; goizaldean, tarteka, hodei bakan batzuk agertuko dira, baina goizak aurrera egin ahala, desagertzen joango dira. Eguerditik aurrera eguzkitsu egongo da, eta soilik goi-hodei batzuk agertuko dira. Gainera, tenperaturak gora egingo du eta balio altuenak 15-20 ºC ingurukoak izango dira. Tenperaturaren igoeraren arrazoi nagusia haizea izango da, berriro ere, hegoaldetik joko baitu.

Igandean ere eguzkia izango da protagonista. Oskarbi egongo da ia egun osoan eta tenperaturan ia ez da aldaketarik izango. Dena dela, baliteke laino apur bat sartzea barnealdeko bailaretan, eta arratsaldera arte ez jasotzea. Toki horietan tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.

Ildo beretik joango da astelehena; zeruak oskarbi eta tenperatura atseginak. Asteartean, tarteka, lainotu egingo du, baina ostarte zabalak nagusituko dira Euskal Herri osoan. Tenperaturak, berriz,  jaitsi egingo dira, oso gutxi bada ere.

Iruzkinak